Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Poetikotasuna

2015eko irailaren 23a
00:00
Entzun
Deigarria egin zait Amama filmeko poetikotasuna azpimarratu dutenen iritzi-erauntsia. Ez dut filma ikusi, beraz ez dakit zer ulertu beharko nukeen poetikotasunarekin. Telebistak emandako irudiak eta adituen kritikak ditut erreferentzia bakarra, baina, Asier Altunaren aurreko lanak ezagututa, ez dut uste paisaia izango denik poetikotasunaren iturri bakarra. Poetikotasuna zernahik eragin baitezake, ez bakarrik Lizardiren basoek eta urtaroek, trabes egingo nuke naturak berak baino are poetikotasun gehiago jariatzen dutela pertsonaien arteko isiltasunak eta pertsonaien baitakoak; esaten ez dena eta isilpeko tentsioa kontatzeko moduak poetikotasun gehiago jariatzen dutela esaten denak baino. Trabes egingo nuke halaber ikusleari ematen zaion esaten ez dena eraikitzeko aukera dela poetikotasunaren giltza, ikusleen begiradan eragin izana haiek poetikoki ikus dezaten eskaini zaiena.

Laster jakingo dut trabesa irabazi dudala.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.