Anjel Lertxundi.
Hitz beste

Plaza

2012ko azaroaren 6a
00:00
Entzun
Plaza publikoa esaten dugu oraindik ere, dena plazan gertatzen zen garaiak gogoan. Herriko plaza zen bizitzaren gunea, han egiten ziren festak, herritarren elkartasunak eta askatasunak han hartzen zuten arnasa. Etxeko bizitzaren apendize bat zen, han dibertitzen ginen, han ikasi genuen txikiteoan. Han egin genuen lehendabiziko dantza lotua, apaizengandik askatzen hasi ginenean; han manifestatu ginen lehenengo aldiz, kakapirriari eusteko ahaleginean guardia zibilak noiz irtengo kuarteletik.

Herriak handitu egin dira eta zabaldu, plaza nagusien egitekoa apaldu du herrien aldaketak: neurri batetik gorako herriek gune bat baino gehiago dute orain, eta bakar batek ere ez du betetzen garai bateko plazen egitekoa.

Igande gauean —ez ziren bederatziak baino— herriko plaza nagusitik pasatu behar izan nuen aspaldiko partez. Euripean, bere egitekoaren porrot totala irudikatzen zuen plazak: huts-hutsik zegoen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.