martxelo otamendi
ENBAXADA BILA

Paradigma

2015eko azaroaren 1a
00:00
Entzun
Euskal Herriko kazetariei ez digute saririk emango azken urteotan Egin auziko kartzelatuei erakutsitako elkartasunagatik, haien alde antolatutako kanpainengatik, eta munduan zehar eskandalu horren berri zabaltzeagatik. Beste zer edo zergatik eman beharko digute, baina ez Salutregi eta beste guztien alde sutsuki egiteagatik.

Mendeku politikoaren paradigma da Egin auzia, jokatzen zuen rolagatik, zeukan lerro editorialagatik, Espainian erezabalduta gure herriangertatzen zenaren berri espainiarrei jasotzeko aukera ematen zielako.

«Diario proetarra» (ETAren aldeko egunkaria) deitzen hasi zirenetik abiatu zuten Egin-en aurkako kriminalizazio kanpaina, aurrekondena bat ezarrita. Ez da ahaztu behar Ertzaintza izan zela Egin-en egoitzan sartu zen lehen polizia taldea, ezta Atutxa sailburuaren aurresententzia ere, esan zuenean Egin egunero erostea ETAri lehergai gramo bat ematea zela.

Logikari egindako deian, «ETAren aldekoa bada, nola egon liteke irekita?».

Espainiak ez du asko behar gure herriko egunkariak ixteko. Oinarririk gabeko akusazio puztu batzuk, batere zorroztasun juridikorik gabeko epaile bat garaiko gobernuak nahi duena egiteko prest, eta jazarriei bizkarra eman dien jende asko. Ondorioak? Egin eta Egin Irratia itxita, eta komunikabideko arduradunak kartzelara. Oroimenaz horrenbeste hitz egiten den herri honetan, badago zer aztertua Egin auzian.

Komeni da gogoratzea Espainiako Auzitegi Gorenak sententziatu zuela Egin-en itxiera legearen aurkakoa izan zela, eta ez zutela itxi behar.

Dena da ETA estrategia juridiko-polizial-politikoaren aitetako bat izan da Garzon, aurreko urteetan egin eta bultzatutako sarraski guztien zuriketa bilatzen ari dena azken urteotan, batean eta bestean adierazpenak egiten, berak orain kritikatzen dituen egoera horien sorburuan bera egon ez balitz bezala.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.