Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Nonbait

2015eko apirilaren 3a
00:00
Entzun
Hemen ez da sekula eztabaida linguistikorik izan, inoiz ere ez haustura sozialik, abisatu digu Idoia Mendiak. Albreteko Juanaren garai laburra kenduta eta 1982ra arte, euskara ez da ofiziala izan, ez da eskolan egon, ez da administrazioan erabili. Horrek ez zuen haustura sozialik ekarri, nonbait. Galarazi egin da, eta zigortu, baina mendeetako inposizioa gratis eta debalde atera da. Haustura sozialik gabe, nonbait. Frankismo garaiko inmigrazio masiboak gure paisaia linguistikoa eraldatu zuen goitik behera oso epe laburrean. Horri ere ezin zaio, nonbait, haustura soziala deitu. Hizkuntza hain da intimoa, non euskaldunok sukaldeko epela eduki dugun abentura aitorrezinak euskaraz gozatzeko. Haustura sozialik gabe, nonbait. Egun euskara ia ikusezina da ofiziala den euskal eremuan, eta ezinikusia zaio ofiziala ez den lurraldeetan, baina haustura sozialik gabe, nonbait.

Pixkana-pixkana galduko da. Haustura sozialik gabe, hori ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.