Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Nahigabea

2015eko ekainaren 3a
00:00
Entzun
Nahigabean hirekin eta heureekin» hitzekin bukatu du lagun alargundu berriari bidali nahi dion mezua. Testu osoa errepasatu du okerrak zuzentzeko.Nahigabe hitzean gelditu da. Formula konbentzional bateko hitz fosil bat da berarentzat. Doluminetan ez bada, erabiltzen ez duena. Baina, bat-batean, inoiz ikusi ez zion distiratxo bat —konposaketarena— nagusitu zaio. Nahigabea, nahi gabea. Inork deitu gabe etortzen da atsekabea.

Bi formen ezberdintasunak sakonera du. Nahi eta gabe batzen badira edo aparte idatziz gero, doluaren bi alde nagusiak dauzkagu. Nahigabea —zoritxarra, mindura, atsekabea, bihotzeko iluna—, ez dator inoren interbentzioaren eskutik. Ez dago kulparik. Ez dago Jainkorik edo paturik istripu baten edo gaitz larri baten atzean, halabeharra baizik, eta horra non beste hitz eder batek egin digun distira, hala beharko zuen etsipenak piztuta.

Inoiz ez bezalako sentimenduz eman dio irteera mezuari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.