Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Motxila

2015eko irailaren 24a
00:00
Entzun
Biloba nagusiari motxila eskola-trepetez betetzen ari nintzaiola, umearen protesta: aitona, bizkar-zorro esaten da! Barkamena eskatu nion, zer besterik egin nezakeen?

Erabakia nuenean motxila baztertu eta gure euskaltzain txikiari kasu egitea, prest nengoelarik arrotza omen zena gainetik kendu eta jatortasun asmatu berria bizkarrean hartzeko, non irakurri diodan Pello Esnali motxila euskara peto-petoa dela. Mutil edo motxiletik omen dator.Euskara batuak jasotzen du, baina bizkar-zorroa Hegoaldekotzat joz. Zehazkik behekotzat dauka. Orotarikoan begiratu dut: murtxila dakar, artzain-mutilek beren janaria eramateko baliatzen zuten zorroaren izena. Begiratu dut Joan Corominasen gaztelaniaren hiztegi etimologikoan ere: mochilla «del vasco motxil» omen dator, «diminutivo de mutil o motil».

Etsigarria! Lau urteko ume bati zapuztu behar al diot euskaldunok senean daramagun komisario lexikoak izateko bokazioa?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.