Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Misterioa

2015eko otsailaren 10a
00:00
Entzun
Orain egun batzuk Elvira Lindo idazleak Loreak filmaren eta euskararen arteko loturarengatik: «Hitz bakar bat ere harrapatzen ez diogun hizkuntza baten doinuak lagundu egiten du misterioa eransten berez misteriotsua den [filmeko] unibertsoari». Misterioak esan nahi du arkanoa, ezagutzen ez dena, entzun ez dena, eta Lindori, lau hizkuntza ofizial dituen Estatu bateko idazle ezagunari, misteriotsua iruditzen zaio euskararen musika. Arkanoa, ezagutzen ez dena, entzun ez duena egiten zaio, nahiz Estatuan asko diren irratiak, asko telebistak, asko eta era askotakoak bozgarailuak. Ez du haietan euskararik entzun. Guk ere ez. Totala da euskararen isolamendu ofiziala, totala ezjakintasuna. Interes faltaren neurrikoa.

Estatuak gure kulturari estimatzen dion bakarra da Espainiako Erregeek jasotzen duten aurresku mirabetua hona etortzen diren aldiro. Arrazoi zuen Koldo Mitxelenak: «Egiazko misterioa euskararen iraupena da».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.