Anjel Lertxundi.
Hitz beste

Miseria gorria!

2012ko urtarrilaren 22a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Gurutzegrama zalea da. Harrapatzen dituen guztiak hasten da egiten eta guztiz gehienak betetzen ditu. Erraztasun handiz. Aspaldi, gaztetxoa zenean, zaletu zen, baina gaztelania derrigortua baitzen eta euskara rigor mortis batera kondenatua, gaztelaniaz egiten zituen gurutzegramok. Burutik pasatzen euskarazkorik egin zitekeenik, euskarazkoak egon bazeudenik! Urteak joan urteak etorri, euskara ere landu zuen pixka bat, gaur gai da polito batean irakurtzeko. Bere burua elebidun petotzat dauka, harik eta orain hilabete batzuk euskarazko gurutzegrama bat betetzen hasi arte. Hasi, bai. Bukatu, inondik ere ez. Nola asmatu miseria dela beharkizun latza, lazeria definizioaren zazpi letrako erantzuna? Nola asmatu gorria dela ezkerreko militanteari esan ohi zaio definizioaren erantzuna?

Elebiduna? Miseria gorria!

Pentsatzen hasita dago gurutzegramak ez direla test txarrak elebitasuna txekeatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.