Xabier Landabidea Urresti.

Objektuaren iraunkortasuna

2024ko abuztuaren 8a
05:00
Entzun

Gu ez gaudenean gauzak desagertzen direla pentsatzeko joera omen daukagu denok umetan. Hobeto esanda, gauzek gu gabe ere existitzen jarraitzen dutelako nozioa garatzea da falta zaiguna.

Helduaren perspektibatik oso dibertigarria da umearen etenik gabeko harridura, zentzumenen parean jartzen den edozerk edo edozeinek sortu berri-berria denaren ezaugarriak baitauzka gizaki txikiarentzat. Baina neurri berean umearentzat ere tragikoa izan daiteke maite duen zerbaiten edo norbaiten pista galtzea, betirako galdu dela sentitu dezakeelako.

Zahartzen goazen heinean objektuen iraunkortasunean sinesten ikasten dugu. Ulertzen goaz etxean ahaztuta utzitako panpina han egongo dela gero ere. Onartzen dugu gelatik irten berri dena ez dela ziurrenez betirako desagertu. Kolpez kolpe barneratuz goaz ez garela unibertsoaren sorburu, gauzek eta gauzen arteko harremanek badutela gutaz aparteko existentzia. Une liluragarri eta atzera-bueltarik gabekoa da «bestea» gu bezalakoa den baina gu ez garen izaki gisa existitzen dela aurkitzen dugunekoa.

Susmoa dut prozesua ez dela inoiz amaitzen. Umetako joera gugan dago eta jarraitzen dugu unibertsoaren zentro sentitzen. Gure arretak laburrak dira eta argi eta soinuzko ñir-ñir aro honetan erraza da oso gure aditasunak bideratu eta desbideratzea.

Odin jainkoak begi bakarra zuen, baina bi bele: Hugin eta Mugin. Pentsamendua eta memoria.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.