Oihane Puertas ONA

Ikusten ikasteaz

2024ko abuztuaren 23a
05:00
Entzun

Bidaia guztiek zerbait irakasten dutela uste duten horietakoa naiz. Edo bidaia guztietatik zerbait ikasi daitekeela uste duten horietakoa. Ikasi daiteke historia, geografia, fauna, flora, edo norbere buruari buruzko zerbait. Egin dudan azken bidaian, adibidez, ikusten ikasi dut. Edo begiratzen, ikusten jakiteko.

Ez baita gauza bera begiratzea eta ikustea. Begiratzeak berak ez dakar ezinbestean ikustea. Begiratu dezakezu norabait baina ezer ez ikusi. Ken Zazpik ere egin zuen bi hitz horien arteko bereizketa: «Begiratu beharrean ikusi nazazu». Hautematea da ikustea.

Oporretako lehenengo egunean ezagutu genuen Celimo. Berak erakutsi zigun ikusteko begiratu baino gehiago egin behar zela: beste zentzumen batzuk erabili behar genituela. Eta pixkanaka joan naiz begirada lantzen, egoerak interpretatzen, ingurua azkarrago ikusten. Ikasi dut, baita ere, batzuetan distantzia behar dela gauzak ikusi ahal izateko.

Naturan dauden elementu, landare eta animaliei buruz ari naiz, horiek baitira oporretan ikusten ikasi ditudanak, baina bizitzako edozein eremutan aplikatu daiteke hau. Esaterako, distantziak lagundu dezake momentuko emozioetatik aldendu eta egoerak hobeto hautematen. Eta beste modu batera begiratzen ikastean, jarrera zehatz batzuk identifikatzen, agian lehen ikusten ez genituenak, on egiten ez zigutenak.

Beste modu batera begiratzen eta ikusten ikasteak lagundu diezaguke hobeto bizitzen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.