Xabier Landabidea Urresti.

Ihes

2024ko abuztuaren 29a
05:00
Entzun

Ilara dago berriro gaur auzoko loteria dendan. Gutxi-asko beti ibiltzen da jendea bertan, goiz zein arratsalde, baina bertako langileak oporretatik itzultzerakoan eta sari berezien garaian ilara handiak sortzen dira eta jendeak pazientzia handiz itxaron ohi du aberasteko aukera erosteko bere txanda den arte, txakurra edo erosketaren gurditxoa ondoan.

Garai batean pentsatzen nuen giza ergelkeria baino ez zela. Probabilitate estatistikoekiko edo loteria edo kasinoen funtzionamenduarekiko ezezagutza. Oraindik antzera samar pentsatzen dut, eta ez dut loteriarik erosten, baina konturatu naiz fenomenoaren atzean badagoela jakineza bezain unibertsala den beste zerbait: itxaropena deitu diezaiokegu, edo ihesaren beharrizana.

Gizarte kapitalistan bizi gara, badakizue, mundurik onena eta aldi berean posible den bakarra. Baina gizarte posiblerik onen honek ere bere baitatik ihes egiteko posibilitatea eskaini behar du jasangarria izateko. Loteria, fikzioa edo lehiaketak, eskapismoa bizirauteko kondizioa dugu gaur denok. Kontsumismoa eta lehia, sistemaren zutabe nagusiak ere zer dira ba, ihesaren ilusioa ez badira.

China Mievillek esaten zuen ez dagoela errealtasun hutsezko baldintzetan luzaro iraun dezakeen izakirik. Mikel Laboari ere entzun genion Xabier Leteren hitzetan: ihes ederra zilegi balitz, urra ahal baledi katea...

Denok egin nahi nahi dugu ihes. Antolatzea da beharbada klabea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.