Goiatz Labandibar.

Emazteen fabore

2024ko abuztuaren 11
05:00
Entzun

Bernat Etxeparek Euskarajalgi hadi plazara idatzi zuen eta Oskorrik kantatu, eta horrexegatik gogoratzen gara hartaz (agian gero eta gutxiago, eta askotxo esan dut). Baina idatzi zituen beste gauza asko ere Linguae Vasconum Primitiae hartan. Eta idatzi zuen, besteak beste, emazteen alde ere.

Eta itxuraz emakume izateko garairik eta tokirik onena den honetan, 1545eko Etxepare berrirakurtzen hasi beharko genukeela iruditzen zait. Batez ere X gisakoetan sartu eta irakurtzen ditudanean emakumeen kontrako indarkeria gezurra dela diotenak (etxeko kontuak, aizu), edo bortxaketa salaketak gezurra. Baina nire alaba bortxatuko balute akabatuko egingo nuke (Etxepare: «Nik ez dantzut emazteak bortxaturik gizona, bana bera zoraturik andreari darraika»). Hori bai, atzerritarrak badira guzti-guztia da egia. Edo bat-batean LGBT kolektiboen super defendatzaile bihurtzen direnak, «Palestinan zu bezalako gay-ak hil egingo lituzkete» genozidio baten justifikazio gisa idazten dutenak (gainerako kasu guztietan homosexualitatea gaixotasuna dela dioten berak, hain justu). Abortuaren kontrako legeak egin eta errezo-kolektiboak antolatzen dituztenak, gero irain gisa «zure amak abortatu egin behar zintuen» diotenak.

Etxepare Rap gehiago eta komeni zaienean bakarrik emakumeoz edota kolektibo zapalduez akordatzen diren gizon gutxiago behar ditugu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.