Zazpi urte besterik ez dira CIAkoak omen ziren bi interrogatzailek Abdel Hakin Belhaj libiarra Bangkokeko kartzela batean torturatu zutela, Belhajen berarenkontakizunaren arabera. Sinesgarria da istorioa.Irailaren 11ko atentatuen osteko giroan, Libiako talde armatu islamista bateko kidea zelakoan, Malaysianatxilotu zuten 2004an;CIAren zaintzapean ,Thailandiara bidali zuten han galdekatua izateko eta, handik, Libiara. Sei urte egin zituen Libian espetxeratuta.Han ere gorriak pasatu zituen. Gaddafi eta Mendebaldea lagunak ziren orduan.Orain, matxinatuekinborrokatu ondoren, Tripoliko indar armatuen burua da, duela zazpi urte torturatu zutenen bedeinkazioarekin. Sei urte horietan egindiotena ez duela ahazteko esan du, baina, orain,eskertuta dagoela AEBekin eta NATOrekin, Libiaraaldaketa ekartzen lagundu dutelako. Izan ere, Thank you, America esaten ari dira libiarrak, islamistak izan edo mendebaldezaleak izan, hemen Estatu Batuetan irakurtzen dugun prentsaren eta ikus- ten dugun telebistaren arabera.
Orain, fakturak datoz. Bata, ekonomikoa. Libia ez daalferrik Afrikako petrolioproduktore nagusietakoa.Eta operazio militarraren gastu itzela inbertsioekonomikoa ere izan da. Baina badira faktura gehiago. Galdetu, adibidez, irakiarrei, nolakoa ordaintzen ari diren George Bushek AbrahamLincoln gerraontzianmission accomplishedpankarta zintzilikatuzuenetik, Saddam Hussein garaitu berritan. Zortziurte eta laurden joan dira geroztik, 96 hilabete alegia, eta joan berri den abuztuhau izan da, hain zuzen ere, ordutik soldadu estatubatuarrik hil ez den lehenengohilabetea. 4.465 soldatuestatubatuar hil dira,oraingoz, inbasioaz geroztik Iraken. Latza faktura, baina txikikeria bat, irakiarrenaren aldean: zenbat iturri,hainbat kopuru, baina ehun milatik oso gora edozein modutan. Baina Mendebaldeak Irakeko lezioa ondo ikasi du, eta Libiako trantsizioa guztiz ezberdina izango da; hala diote, behintzat, hemengo analistek.
Faktura kontuekin zerikusi handia izan du erasoaliatuaren nolakoak ere,estatubatuarrak bigarren lerroan gelditze horrek. AEBetako Armada, beti hain eskuzabala munduan barrena gerraontziak, hegazkinak, lehergailuak, balak etasoldaduak xahutzekoorduan, aurreztu beharrean da. The New York Times-ek editorialera eraman duaste honetan gaia.Titulua: Ikasteko garaia NATOrentzat. Argudioa: Europako estatu aberatsen gaitasun militarra osomugatua dela erakutsi du Libiako kanpainak, Estatu Batuko Armadak «hutsune kritiko batzuk» bete ez balitu nekez izango zuketenarrakasta Gaddafiren aurka eta, hemendik aurrera,estuasun ekonomikoen poderioz Estatu BatuetakoArmadaren doako laguntza askoz murritzagoa izango denez, agintari europarrak galdera hau egin beharrean dira: «Gaddafiren nola-halako armadari aurre egitea hain zaila izan bada, zer gertatuko da benetako etsai bati aurre egin behar dionean?».Alegia: europarrok, inbertitu ezazue armetan. Hara, gure faktura.
Handik eta hemendik
Libiako fakturak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu