Goizalde Landabaso
LARREPETIT

Zurito bi taberna batean

2023ko uztailaren 11
00:00
Entzun
Oso happy nago. Hibridazioa. Hibridation, horixe da gakoa. Baina hibridazio neurtuak, alors, only batzuekin. Azkenean hemendik eta handik edaten dugu, nahasketa very interesgarriak egin ditzakegu, mais, neurtu ditzagun zerekin. Ez dut nik asmatu, hau aspaldi egiten da, yes. Badakit zuk know egiten duzula, eta are more, erabiltzen duzula. Turismoa growing up dago, hori eleven tokitan ikusten da: okindegian, fruta-denda batzuetan, eta, of course, tabernetan. Euskarazko berbarik, rien de tout. Ups, nothing at all. Esaterako, taberna batean eska ditzakezu garagardo bi, atzamarrekin ere keinua egin dezakezu, baina fasterrago (eta gozoago) aterako dizute, atera beharrekoa, two beer esanez gero. Ez place orotan, eskerrak!

Soziologikoki norbaitek azaldu beharko dizkigu gorrotoaren teoriak; first, auto-gorrotoa, eta then, besteen gorrotoa. Eta norbaitek jarri beharko du, serioski sur la table, zergatik entregatzen dizkiogun gure gorputz, gorpu eta arima «I love you» edota «Je t'aime» esaten digun lehenengoari. By the way, ondo legoke tabernara lanera sartzen direnei lauzpabost euskara kontzeptu irakatsiko baliete kontratatzaileek. Hots, «eskerrik asko», edota sinpleki oso polite iruditzen zaidan perdona no sé hablar euskera (barka, ez dakit euskararik). Nahiko easy dela iruditzen zait, logical ere bai. Bestetik ere, probably oker nabil, baina zer bilatzen duzu zuk zure countrytik kanpora zoazenean? Klon bat? Utzi duzun hori? Or something ezberdina? Nik hori bilatzen baitut. Eta alde horretatik, like home sentiarazteak, neuretzat, beste esanahi bat du. Of course, baina, ni ez naiz denok; ni ez naiz atzamarrekin bi egin eta bi zurito eskatu ostean gor gelditzen den tabernari hura, eta «Eee?» again eta again errepikatzen duena. Soziologikoki ikertzeko another gaia: euskara entzuteak sorrarazten duen gortasuna. Daitort, weariness sentitzen dut.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.