Larrepetit

'Turismo ezberdina'

Garazi Goia.
2011ko ekainaren 4a
00:00
Entzun
Turismoa egiteko modu ezberdinen artean, nora joan erabakitzeko orduan liburu denda eta aukera kultural oparoena duten hiriak bilatzen dituztenentzat egindako proposamenak ikusi ditut Interneten. Azaltzen diren zerrenda gehienetan San Frantziskoko City Lights liburu denda independentea azaltzen da lehenengo postuan. Geroztik jakin dut: San Frantzisko omen da, Ameriketan, biztanleko liburu denda eta idazle gehien duen hiria.

Lagun baten gomendioz joan nintzen City Lights liburu dendara.Lawrence Ferlinghetti poetak zabaldu zuen 1953an, guztira mila dolarreko inbertsioa eginda. Hiru urte beranduago, beat belaunaldiko Allen Ginsbergidazlearen Howl and Other Poems liburua argitaratu zuen Ferlinghettik,eta sekulako polemika sortu zuen eduki lizunak zituelako, eta argitalpena zentsuratzera ere iritsi ziren. Hain zuen, Howl poesia izan da askorentzat beat mugimendu underground, bohemio eta iraultzailearen erreferentzietako bat.

Auzitegietara iritsi zen Howl-en kasua, etaliburu batean bildu zuten prozesu legal guztia. Argitaratu eta gutxira hogei mila ale saldu ziren, eta egun milioitik gora dira saldutakoak. Adierazpen askatasuna eta zentsurari buruzko gogoeta oso interesgarriak biltzen ditu, beat mugimenduaren aldarrikapen eta lelo erreboltarien idatziekin batera. Gertakari hartatik aurrera, beatidazle eta intelektual esanguratsuenak — Ginsberg,Jac Kerouac, Diane di Prima , Corso, etab—liburu dendan biltzen ziren hitzaldietarako eta beste hainbat ekitaldi kultural eta sozialetarako. Ordutik, beat-aren erreferentzia leku bihurtu da liburu denda.

Oso da berezia lekua, badu oraindik horrelako vibe interesgarri bat. Bizpahiru ordu liburu dendan eman genituen, hainbat autore deskubrituz. Baina gauza bat gelditu zitzaidan buruan sartuta; liburu dendako sarreran seinale handi bat zegoen sabaitik zintzilik: «Liburu denda honetan, liburuak saldu egiten dira».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.