Duela 50 urte, 1973an, hil bainobi urte lehenago,Il Messaggero egunkariari elkarrizketa eskaini zion Pier Paolo Pasolinik. Ez dakit jatorrian argiratu zutenean ze lerroburu jarri ote zion piezari Guideon Bachmann kazetariak baina, gerora, bildumetan argitaratu denean, Iragana subertsiboa da gisa ezagutzen da testu hura. Isfahanen izan zuten solasaldia, Mila eta bat gau filma egiten ari zirenean.
Bachmannek Pasoliniri galdetzen dio ea lehenaldiarengatik etsita ote dagoen. Pasolinik aitortzen dio bizitza atzean ikusten hasi dela, gaztetan etorkizuna zena ordurako orainaldia edo iragana dela. Onartzen du baietz, etsipenez, lan politikoa ia ezinezkoa bihurtu dela eta nabarmentzen du eraldatzailea izan daitekeena dela ahalik eta jende gehienarekin harremanak izatea. Antolakuntza harremanetan hasten dela. Politika, azken batean, erradikala den neurrian, kapitalismoak norbanakoa bakarrik, isolatu eta berezi nahi duenean, elkarrekin ekitea dela. Eta ordea, Pasolinik aitortzen du bitarte horretan beti babestuko dituela gertatzen ari diren gatazka zehatzak, «sindikatuen borroka bat, Estatuaren instituzio jakin bateko borroka, jaialdietako alde hutsal eta zoroen kontrako borroka». Gatazka zehatz horietan Pasolinik dio «beti» parte hartzen duela, beti egiten duela bere ekarpena «ideologia jakin batetik, posizio politiko jakin batetik».
«Sakrifizio» hori egiten du nahiz eta badakien ez duela funtzionatuko. Planteamentu «estoiko» bat dauka, «aurre-kristaua». Bere bokazio artistikotik, auzien izaera zehatzean lan egiten duela adierazten du. Baina lan zehatz horretan ere arrisku bat ikusten du, pragmatismo bat, eta pragmatismo hori kondenatu egiten du, badakielako «pragmatismoa eta enpirismoa arriskutsuak» direla, «ekintza irrazionalaren mito» bilakatzen direla edo bilaka daitezkeela,eta hori «faxismoaren funtsa» dela.
LARREPETIT
Pragmatismoa eta faxismoaren funtsa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu