Onar ezazue, gazte batendako erabilgarriagoa dela ingelesa, espainola edo txinera jakitea, sekula mintzatuko ez den patois bat jakitea baino!».
Catherine Morin-Desailly senatari zentrista ahoan bilorik gabe mintzatu berria da Frantziako eskualde hizkuntzei buruzko eztabaidan, Pariseko goi ganberan.
Frantziako akademia hiztegiari so eginez gero, honela definitzen da patois: mintzaira rustikoa, zakarra, azpiko populuarena. Etimologikoki hitzez adierazi ezina, jestuz adierazten dena.
Bistan dena euskaraz, bretoieraz, katalanez, korsikeraz eta alsazieraz ari zela besteak beste gure anderea.
Hizkuntzen gaia ez da usu aipatzen Pariseko erabakiguneetan, baina egiten delarik, perla ederrak jalgitzen dira itxitasuna eta errauts usaina darion ganbera horretatik. Luc Chatel Hezkuntza ministroak ere argiki adierazi du eskolak haurrei Errepublikako hizkuntza eta ingelesa erakatsi behar diela, hori baita integrazio profesional eta sozialerako baldintza.
Eztabaida labur joan da, oso. Ororen buru, senatariak ez dira hizkuntz lege proposamena izan zitekeena bozkatzera ere ausartu. Hilabete luzeetako lobby lana airean gelditu da, nehork ez dakiela zer segida ukanen duen.
Ezjakin horien elasturia etsigarria izan daiteke, baina ongi adierazten du gure hizkuntzaren ezagupenerako egiteke gelditzen zaigun bidea, XIX. mendean kokaturik gelditu den Frantziar inperioan.
Senatarien ondoren, legebiltzarkideen mahai gainean daude bestebi lege proposamen. Ez dakiguzein izanen den idatzi horien patua, baina heldu den urtean Frantziakolehendakari berria eta gobernuberria hautatuko dituzten hauteskundeei begira lanean segitubeharko dugu. Jadanik agendetan markatzeko data garrantzitsu bat: 2012ko martxoaren 31n euskararen ofizialtasunaren aldeko Deiadarmanifestaldia Baionan. Urrunbaina hurbil gisa berean, lortukoden emaitza metatuko direnindarren araberakoa izanenbaita.
Larrepetit
'Patois'
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu