Larrepetit

Ohiturak

Garazi Goia.
2011ko ekainaren 25a
00:00
Entzun
Ez dakit kultura ezberdintasuna den, edo belaunaldi berrien aitzakia, edo askotan pentsatu dut, besterik gabe, txorakeria kontua dela. Ingalaterran izan naiz ezkontza batzuetan, eta horren inguruan sortzen den parafernalia guztiak aipua merezi duela pentsatu dut.

Duela urte batzuk ezkondu aurreko despedidak auzoko pubean egiten ziren; ahalik eta garagardo gehiena nork edan lehiaketa bat zen. Eta ezkongaiaren etxe ondoan biltzen ziren, etxera arrastaka eraman ahal izateko komenentzia baloratzen zen.

Orain, ordea, tabernara joatea ez da nahikoa, eta gau bakar bat pasatzea ere ez; asteburu guztia hartu behar da lagun horri behar den bezala despedida egiteko. Gainera, aktibitatez betetako egunak izan behar dira, paintball-a eta kanoetan ibiltzea adibidez; eta, hori dena gutxi balitz bezala, ahalik eta urrutiena joatea baldintza moduko bat bihurtu da (gainera ezkongaiak jartzen duen baldintza). Estonia, Lituania eta Letonia, adibidez, leku ohikoak bihurtu dira. Eta ezin utzi aipatu gabe hor sortzen diren lagunen arteko haserreak (batzuek hotela nahiago dutelako, besteek apartamentua; hegaldiak goizegi direlako, eta opor egun bat gehiago eskatu behar delako lanean).

Behin ezkontza eguna iritsita, lehen udaletxera joaten zen bikote urbanitak, orain mendian galduta eta erortzeko zorian dagoen gaztelua aukeratzen du, hiritik gutxienez hiru ordura kotxez dagoena; eta jatetxe garestienera joaten dira, bide batez gurasoei bankuko kontua xahutuz (gurasoak dira eta normalean gehiena ordaintzen dutenak).

Horrelakoak dira arau berri hauekin diseinatutako ezkontza artifizialak, diskurtso preparatuekin, inork gustuko ez dituen despedidekin, naturaltasunik gabeko desfileekin. Ezkongaiek beraientzat garrantzitsua den egun hori konplikaziorik gabe disfrutatzea ez al da nahikoa? Orain badirudi gonbidatuentzat ere egunik bereziena izan behar dela, eta batez ere aurretik joan ziren ezkontza baina hobea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.