Goizalde Landabaso

Lilura

2024ko martxoaren 12a
05:00
Entzun

Ez daukat ondo akorduan baina nire esku artean egon zen lehen liburua gurasoek zuten bilduma bati zegokion. Hegazkinak, itsasontziak, autoak eta gizakia garraiatzeko zenbakia zen. Marrazki ikusgarriak zituen eta argazkiak gora eta behera ibiltzen nintzen. Harrezkero milaka liburu eta are gehiago minutu eman ditut irakurtzen. Ez da erraza hasierako lilura eragiten dizun liburu bat aurkitzea. Literaturak hamaika mundu zabal litzake, baina liburu denek ez dute eragin bera. Aurkitu dut, baina. Martin Planchaud marrazkilari suitzarrak idatzitakoa eta marraztutakoa: Die farbe der Dinge/El color de las cosas (Gauzen kolorea). Kean Loach-en zinemaren oihartzuna duen istorioa kontatzen du. Simon Hope britainiar nerabea da; hankaz gora du bizitza, familia... eta hamasei milioi libera irabazi ditu zaldi lasterketa batean, baina nerabea izaki, ezin ditu kobratu. Heldu bat behar du. Ama jipoi lazgarri batek ZIUra eraman du. Aita, berriz, galduta dago sororik soro. Eta Ulisesen odisea hasiko du aitaren bila.

Istorioa ohiko beste bat izan zitekeen, baina kontaera ezberdina da. Hasteko, pertsonaiek ez dute giza hazpegirik; izan ere, koloretako zirkuluak dira. Hor lehenengo mugarria. Irakurleak Planchaud-en jolasean sartuko ote den erabaki behar du. Jolas erakargarria da, erronkarik erronka eramango zaituena. Konbentzioak apurtzen ditu Anguleman sari nagusia jaso zuen honek, baina zinez, zaila da liburua abandonatzea. Thriller beltz eta koloretsua, irakurketa modua iraultzen dizun lan arriskutsua; deserosoa eta mingarria. Argitaratzea ez ei zaio erraza egin. Ez dira arriskurako garaiak batzuentzat. Gomendio bakarra: ez ezazu beste ezer begiratu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.