Garazi Arrula Ruiz.
LARREPETIT

Likido

2020ko abenduaren 5a
00:00
Entzun
Jakin taldeko lagunei esker, Joan Mari Torrealdairen hamaika lan irakurtzeko aukera izan berri dut. Tartean ziren Durangoko Azokaren hastapenei buruzko kronikak eta artikuluak, Foruko euskaran emanak —artean estandarizatu gabea—, Anaitasuna,Jakin eta Euskaldunon Egunkaria-n. Horietako baten bidez jakin dut ez soilik 1966ko edizioa urrian egin zela, baizik eta urrilla esaten zaiola euri sasoiari, izan irail, izan urri, izan apiril.

Azokaren nire lehen oroitzapenetako batean euritakoak zabalik daude erakusmahaien gainean, liburuak ez bustitzeko ahalegin inozoan; Landakora aldatu aurreko azken karpa-urteetako bat. Ordutik, euria gogotik, eta jauzian busti ez denik ez da gure kultur industria gaixoberan.Torrealdaik lehen edizio haietan adierazitako kezkak —promozioa eta erreferentzialtasuna, kasurako— gainditu xamar dira, berriak sortu dira bidean, eta zenbaiti triunfalismorik gabe eutsi diegu. Euskarazko liburuak baino gehiago euskal gaiari buruzkoak saltzen zirelako kexu zen, «sentimentuarekin bizi» ginelakoan; izan garena jakin guran, ez garena edo izan gaitezkeena pentsatzen: «Burgesiak jota gagoz». Hamar urte Lete hil zela, eta zein hurbil iragana. Aurten axola gutxi meteorologiak, Durangaldekoak eta salbokonduktoa dutenak kenduta, nork bere aterpean ikusiko baitu azokak emateko duena.

Fedea dugu herri honengan, eta pentsatzekoa da elkartasun aktiboak salbatuko gaituela oraingoan ere. Tantaka eginen dira erosketak sarean —badira urte batzuk uholderik ez dela—, streaming-ak izanen ditu zale batzuk, zipriztinduko ditu astebetez paper-uhinak, eta aurten funtzionatzen duena izan liteke hurrengoan osagarri. Aldiz, elkargunerik ez, isuri trukerik ez, komunitatea solidotzeko bideak urri. Fedea dugu kulturazaleengan, eta sinetsita gaude borrokatuko garela salbazioaren kontra.

Aurtengo lehorteak erakutsiko du ongien bai azoka zer on den, bai itoginak non diren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.