Jaume Gelabert.
LARREPETIT

Lehentasunak

2019ko urriaren 17a
00:00
Entzun
Aitortu behar dut aurreko astean Maiakeriez Mikel Tabernari lapurtu diot Iruñeko alkatearen ohiko jarduna definitzeko hitza idatzitakoa berrirakurri ondoren, asterokoa baino lotsa handiagoa sentitu nuela. Iritzia idatzi nuenetik argia ikusi zuen arte, arreta osoa eskatzen zuten zenbait gertakizun garrantzitsu ezagutu nituen. Adibidez, tarte txiki horretan Espainiako Auzitegi Gorenak Altsasuko auziaren epai ankerra jakitera eman zuen, Espainiako Estatuaren bidegabekerian sakontzeko beste urrats bat emanda. Eta, ezinegona handitzeko, nire artikulua ebakitzen ari nintzen bitartean paperezkoak gordetzeko ohitura dut, hemendik urrun, Rojavan, Turkiako armada herritar kurduak bonbardatzen ari zen gupidagabe. Hortaz, fribolitate jo nuen —jotzen dut— Maiaren kirtenkeriez idatzi izana.

Lehengo astekoa buruan, honetarako pentsatua nuen gaia aldatzea erabaki dut. Poztekoa behar zuen berri batez idatz nezake, UNESCOren Hezkuntza saria eman baitiote Nafarroako eskuin ozpindua bere onetik ateratzen duen Skolae hezkidetza programari; baina, hori fribolitatea, Txibite presidenteak jaso du trofeoa Parisen, programa eratu zuen taldea desegin ondoren. Baztertua. «Herritarrei benetan axola zaiena» esan dute politikari «konstituzionalistek» autodeterminazio eskubidearen gaineko eztabaida eragozteko: adierazpen tranpatiak Kataluniako preso politikoen epai onartezinaz eta Tsunami Democratikoaren erantzun eredugarriazlerrook idazten ari naizen unean, behintzat, gogoeta egitera bultzatu nau. Baina, horrela eginen banu, ez nuke gure herrian lan istripuan hil den Afrika iparraldeko beharginaz deus ere aipatuko. Eta artikulua argitaratu baino lehen herritarren intereseko beste zerbait gertatuko balitz? Zaila da hautatzen. Argi dudana da hasieran pentsatua nuen kontua inor gutxiri interesatuko zaiola, Nafarroan muturreko bazterketan bizi diren 14.000 lagunak jendartetik kanpo baitziren aurreko asteko artikulua idatzi baino lehen, eta izanen dira heldu den astekoa argitaratu ondoren.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.