Josebe Iturrioz.
Larrepetit

Lady Fest

2013ko ekainaren 18a
00:00
Entzun
Munduko herri eta hiri askotan egiten diren jaialdi feministak dira Lady Festak. Egun askoko edo gutxiko jaialdia izan daiteke. Bertan, performanceak, proposamen artistiko ugari eta jai giroa ere aurki dezakegu. Do It Yourself (DIY) filosofian oinarritzen da, eta, oro har, gune autogestionatuak izaten dira. Asteburu honetan Iruñean izan dugu Lady Fest bat. Iruñeko neskek gogor lan egin zuten horrelako gune bat sortzeko, toki ezberdinetatik ekarri zituzten hizlariak eta artistak. Lan polita egin zuten, eta oso ondo pasa genuen. Argi dago, horrelako toki eta gune gehiago behar ditugu.

Iruñeko Lady Festen geundela, hainbat lagunen artean, debate historiko bati heldu genion. Nolakoak izan behar dute Lady Fest bezalako tokiek? Nortzuk etor daitezke edo etorri beharko lukete? Feminismoak betidanik emakumeentzako guneak aldarrikatu ditu. Hau da, gune askeak, indarkeria matxistarik gabeko guneak. 80ko hamarkadan irizpideak gehienbat biologikoak ziren, esate baterako, emakumearen eguneko festak, non emakumeak soilik sar daitezkeen. Egun, irizpideak ez dira guztiz biologikoak, politikoagoak baizik. Helburua matxoak kanpoan uztea da, gune ezberdin bat sortzeko, non emakumezkoek hartzen duten espazioa. Garrantzitsua da guretzat aske sentitzea; nahi izanez gero, biluzik dantza egiteko, inork ezer esan gabe. Normaltasunak sortzen duen geto heteronormatibo horretatik aparte dagoen espazio bat sortu nahi da.

Tamalez, guneak irekitzen diren bakoitzean, eta nesken festa bat dela esaten denean, beti dago arazoren bat. Garrantzitsua da batzuetan tokietara joatea, baina askotan garrantzitsuagoa da ez joatea eta lasai egotea joan gabe. Gu ohituagoak gaude sartu ezin garen tokietara, baina beste batzuek ezin dute sinetsi eurak gabe mundu oso bat eraiki daitekeela. Askotan, politikoena da zure tokia normalean gunerik ez dutenei eskaintzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.