Claudia Rodriguezek 2014an argitaratu zuen manifestu ezaguna irakurtzen ari nintzen. Eta, ostera, neure aurreiritzien kontzientzia nabarmena izan nuen ez nuelako inondik ere espero «Nire arazoa aberatsak dira» esatetik zetorren trabestiak, halako batean, Hannah Arendt ekarriko zuenik. Nola irekitzen zituen komatxoak Arendten hitzak berak fanzine trans batera ekartzeko, Arendti hitza emanaz «gaizkiaren hutsaltasuna» zer zen azaltzeko. Esaldiak behartu gabe daude hor eta gero segitzen du Rodriguezek «Noiz jarriko da pobre beste pobrezia batzuen tokian». Esaten du «gertakizun eskandalagarria» dela «hiritar arrunta izan nahi izatea».
Eta gero, Ulrike Meinhofek, isolamendu ziegan zegoenean egin zuen prosodia berarekin jarraitzen du: «Nire etsai nagusia edozein emakume eta lesbiana izango da ohiturak eta jabetza pribatua defendatzen baditu. Badira erosotasun hutsalekin eraikitako pobreak. Zenbat haur hil dituzte pobreek? Ipurdiari pobreak gustatzen zaizkio. Egun badira botereguneak okupatzen dituzten pobreak. Badira gobernuan gizon homosexual pobreak zeinak erabakiak hartzen dituzten jendetza pobrearen sexu eskubideen kontra. Badira homosexual pobreak zeinak dominatzen eta kontrolatzen dituzten komunitateak pobretzearen bidez. Badira pobreziaz lotsatzen diren pobreak. Badira emakumeak gorroto dituzten emakumeak. Badira euren pobrezia soilik onartzen duten pobreak. Badira ahoa margotzen duten pobreak, baina ez dira trabesti pobreak. Badira emakumeak diren eta abortatzen duten pobreak. Pobreek ipurdia maite dute. Pobreek gorrotatu nahi dute, baina beldur dira. Badira euren buruak ispilura begiratzen ez dituzten pobreak. Badira pobreak hiltzen dituzten pobreak. Bakarrik pobreek salbatuko dituzte pobreak. Badira hilobi pobreak lorez beteak. Badira gorrotatzen duten pobreak. Pobreak ez dira soilik gizonak, baita dira emakumeak eta maputxeak, langileak eta lesbianak eta homosexualak eta trabestiak eta neskatoak eta migranteak eta anarkistak eta kristauak eta alde egin ezin duten pertsonak. Badira pobreak eta kaleko zakurrak. Badira hiltzen duten pobreak. Badira pobreak bortxatzen dituzten pobreak».
Ezinezkoa da Rodriguez irakurri eta ahots gora ez irakurtzea: «Nire etsairik okerrena aberatsak defendatuko dituen pobrea da».