Hur Gorostiaga.
Larrepetit

Iraultza

2012ko ekainaren 29a
00:00
Entzun
PIGS, xerriak, gisa horretan deitzen dituzte europar teknokratek eta Cityko ekonomialariek euroaren eta ekonomiaren geroa ustez arriskuan ezartzen dituzten Estatuak. PIGS (Portugal, Italia edota Irlanda, Grezia eta Spain). Bere garaian Espainia eurogunean nola sartu ote zen galdezka hasiak dira, Iberiar penintsulako ekonomiaren ezaugarriak afrikar herriekin antzekotasun handiagoa dutela erranik, europarrekin baino. Estatuaren baitan biztanleen zorpetze maila handia, defizit komertzial handia, langabezia tasa izigarria, 5etik 1 pobretasun heinetik behera bizi eta hazkuntzarako perspektiba eskasak. Urte gutian, immigrazio lurralde izan ondotik emigrazio lurralde bihurtu da Espainia.

Beti pentsatu izan dut gure herria aspaldi aske izanen zela gosetea zabaldu izan balitz eta ditugun baliabideak izan ez bagenitu. Espainia inoiz baino gehiago euskaldunen eta katalen bizkar bizi da, eta hola ez digute joaten utziko...

Espainiako gobernuak neurri zorrotzak iragarri ditu. Orain artekoa aperitifa besterik ez omen da izan.

Greziarrak orain urtebete pasa, egungo Espainiaren egoeran ziren. Europar Batasunaren interbentzioa, Nazioarteko Diru Funtsa, Europako Banku Zentrala, bederazi austeritate plangintza gogor, zergen igoera masiboa, BEZaren upatzea, prezioak goiti, soldatak heren batez jautsi, erretreta pentsioak beheratu, erretreta adina atzeratu, zerbitzu publikoak desegin, baita hezkuntza eta osasun arlokoak ere, portu, aireportu, trenbide gas, ura eta petrolioa ere pribatizatu dira...

Greziak egun duen zorra orain urtebetezuena baino handiagoa da. Diferentzia batekin, hainbeste lur kendu ondoren ez dagoela etorkizuna non landaturik. Gerrikoa gehiegi estutzeak itotzeko arriskua dakar...

Eta, bizkitartean, aberatsak, geroz eta aberatsago. Edozoinek iraultzarako arrazoiak guziak baturik ikus ditzake. Agintariek gizartea dena jasateko prest dakusate. Eta hala ez balitz...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.