Larrepetit

Herri-baratzak

2011ko ekainaren 10a
00:00
Entzun
Herriko familia batzuen artean elikadura ekologikoa oinarri duen proiektu bat ipini genuen martxan orain urte bi. Proiektu horren arima eta eskuekin berbaz harilkatu nuen eguazteneko gaua. Gizarte eredua aldatzeko baldintza sozialak ematen dira gaur egun, sistema krisian dago, eta jendea, beharrizanak eraginda, inoiz baino prestago alternatiba berriak esperimentatzeko. Horretarako, baina, gure proposamenek sistemak sortu eta konpondu ezin dituen arazoei irtenbide funtzionalak aurkitu behar dizkiete. «Beste era batera eta hobeto» izan behar du izpirituak, hasiera baten proiektu konkretu zehatz baten zentratu, eta gauzak beste era batera egitea posible dela frogatu. Horrek herriarengan sortuko duen konfiantzaren bidez geroz eta aldaketa sakonagoetan sartzeko. Proiektu politikoekiko atxikimendua bi bidetatik hel liteke, balioekiko adostasunagatik, edo eta interes konbergentziagatik. Eta arazo sozialei erantzun eraginkorrak ematen dizkieten eredu berriak sortuz gero, gure balio kulturalak konpartitzen ez dituen gizarte sektore handi batek burujabetzaren alde egingo du. Independentzia bera, sarri ahazten zaigun arren, ez delako helburua, bitartekoa baizik. Helburua beti da gehiengoa gusturago sentituko den gizarte eredu bat. Eta hori gabe, eskubide kolektiboen aldarrikapenak indar mugatua dauka, bitartekoak helburu bihurtzen ditugulako, beste behin ere.

Udal-lurretan herri-baratzak egin ditzagun. Porlanaren eredu iraungiari galga ipini, kalitatezko elikadura bultzatu, lanpostuak sortu, bideragarritasun ekonomikoaren irizpidea ahaztu barik. Lurrak urtero ematen du lana; etxegintzak, soilik etxea eraiki arte. Herri-baratzetako produktuak herrian bertan komertzializatuko lirateke, proiektua bideragarri bihurtzeko prezioetan, herriko elikagai osasuntsuak aldarrikatuz alemaniar izurriteen sasoian.

Ez al da politika utopia errealitate bihurtzeko artea?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.