Mikele Landa.
LARREPETIT

Hartu eta eman

2018ko uztailaren 12a
00:00
Entzun
Irudikatu ezazu zeure burua hurrengo egoeran: Etxera sartzen ari zarela espaloiaren koska igo eta ohartu zara zure atzean atea ez dela itxi. Konturatu zarenerako bost pertsonak inguratzen zaituzte eta poltsikoetan duzuna beraiei emateko eskatu baino lehen jada, eskuan dituzu mugikorra eta kartera. Soinean duzun oro lagatzeko prest zaude, baina mesedez, ez zaitzatela konortea galdu arte jipoitu. Ez diezazutela labankadarik eman. Kasu horretan jarrita, ez du inork ere ez zalantzan jarriko lapurreta bat izan dela, hitzik ia egon ez bada ere, ez diezula zure borondatez zenuen guztia eman. Indarrik egin ez duzun arren, argi dagoela zuk ez dizkiezula objektuok eman, kendu egin dizkizutela denak. Larderia egoera baten aurrean hartutako postura izan dela ezer ez egitea, defentsa erreflexu bat.

Lapurretaren ordez, egoera berdintsuan, sexu eraso bati buruz mintzatuz gero, ordea, zenbait pertsonarentzako borondate eza zalantzagarria bilakatzen da. Erresistentzia ahalegin gehiago eskatzen zaizkio erasoa pairatutakoari. Dudan jartzen da benetan egin zaionarekin guztiz desados dagoen ala ez. Bortxaketa izan den ala ez. Alderaketa hau ez da berria, baina agerian uzten du erroko arazoa. Egitate batetik bestera ikuspegi aldaketaren atzean dagoena. Gizarte honek barneraino sartuta daukan iruditeria. Emakumeon errealitatetik so eginda ez dagoena. Sexu eraso bati buruz mintzatzen garenean «sexu harreman» adiera sartzera ohituta gauden gizarte baten argazkia, hain zuzen. Harreman hitzak hartu eta eman esan nahi duen heinean, berba horiek eraso bati lotzea guztiz kezkagarria eta mingarria baita. Bortxaketa batean ez dagoelako hartu-emanik, inposaketa bat dagoelako, ezarpen bat delako.Erasotzaileak soilik hartu dezakeena eta biktimak sufritu. «Egiten utzi» edo «baimena» testuinguru horretan aipatzeko dugun joera bezain arduragarria. Kontaktu fisiko desorekatu bat sexu orekatu bilakatzeko desira ezinbestekoa delako, guztien partetik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.