«Gaixtoa banintz, erranen nuke… Baina ez naiz halakoa, eta orduan, erranen dut halere. Balio dute poliziak funtziona dezan». Horrela erantzuten zion Michel Foucault pentsalari frantziarrak (Poitiers, Frantzia, 1926 - Paris, 1984) epaile baten funtzioa zein den galderari, 1977an eman elkarrizketa batean. Hasperen luze baten ondoren, ironia horrekin hasi zuen azalpena. Eta horrela segitu zuen bere probokazio puntuarekin: «Beti uste dugu XVIII. mendeko gertakari nagusia justizia erreforma dela, libertateen erdiespena. Baina XVIII. mendean biziki inportantea den gauza bat asmatu da. Eta gainera, meritua norena den ez da aski aipatzen. Gertatzen dena da asmatzaileak frantsesak direla: Polizia da. Polizia bere forma modernoan XVIII. mendeko asmakizuna da, monarkia administratiboarena. Polizia arautze soziala segurtatzen duen instantzia ikaragarria da orduz geroztik. Etengabeko zaintza, jendeen jarreren zuzenketa gelditu gabea. Ez da justizia instantzia bat, baizik eta normalizazio instantzia bat. Kontua ez da hainbeste legea betearaztea. Gehiago da jendeengandik jarrera normal bat lortzea, behar den bezalakoa. Eta hori poliziak du egin. Eta uste dut funtzio polizial hori dela justiziaren funtzionamenduaren oinarria. Justizia ez da beste ezerentzat egina: hor da maila ofizialean, legalean eta erritualen mailan funtsezkoak diren kontrol horiek, poliziak segurtatzen dituen kontrol horiek erregistratzeko. Justizia poliziaren zerbitzuko da, historikoki eta izatez, instituzionalki».
Oihartzun berezia sor dezake 1977ko gogoeta foucaultar honek, noiz eta Frantziako Asanblea Segurtasun Orokorrerako legea aztertzen ari dela. 24. artikuluak debekatu nahi die kazetariei lanean ari diren poliziak filmatzea. Eta jakinez gainera, iduriz, legerik ere ez dutela behar. Guillaume Fauveau kazetari argazkilaria mehatxatu berri dute poliziek Baionan, poliziaren kontrol operazio batean argazkiak hartzen zituela. Ez zuela horren egiteko eskubiderik leporatu diote.
LARREPETIT
«Gaixtoa banintz»
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu