Goizalde Landabaso

Ezagutza

2024ko azaroaren 5a
05:00
Entzun

Dana ailegatzear, Valentzian bertan, jazoera interesgarria izan zen bertako unibertsitatean. Espainiako espioien bigarrenak konferentzia eman zuen. Inteligentziaren lana gorestera joan zela esan niezazukeen, baina, bertaratu zenaren kontakizuna irakurri ostean, esango nuke etorkizuneko beharginak batzera joan zela. «Bizimodua eskaintzera natorkizue, eta akademia munduak dituen ezagutza eta jakituria ezinbestekoa dugu». Nik albistea irakurri eta, atoan, The Americans telesaila ikusi nuen; 80ko hamarraldian AEBetan lokarturik bizi zen bikote espioi errusiarrarena. Valentziako berbaldi hartako galdera-erantzunen txandan berotu ei zen kontua. Dena jarraitu zuen kazetariak jaso zuen, eta gero kontatu, irakasle batek egin zion itauna. Ea inteligentzia lana zelan egokitzen ote zen demokraziaren arauetara. Honek erantzun zion, noski, ezin zutela eskrupulutan ibili, eta «informazioa jasotzen dugu gure lege parametroen arabera». To, ta, no eta naraina.

Nik ere uste dut unibertsitate bat (areago, publikoa) gizartearentzat dagoela, eta gizarteak behar dituela bertako jakituria eta ezagutza. Ez dut uste, zehazki, Espainiako inteligentziaren bigarren arduradun honek adierazten zuenera lerratzeko. Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza sailburuak egunkari honetan eman zuen elkarrizketa joan den domekan, eta behin eta berriro irakurri dut solasa, zirrikituren batetik espioitza konturik ote dagoen ikusteko. Ez zait iruditu, eta gero, uneren batean, agian, baina gero berriro, ez. Eta argi gera bedi: maite ditut espioien istorioak, betiere, neurrian. Euskal pastiza gustatzen zaidan neurri berean, enpatxura ailegatu baino apurtxu bat lehenagora arte.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.