Iñigo Aranbarri.
LARREPETIT

Eusko kartzela

2020ko otsailaren 23a
00:00
Entzun
Badu zerbait berrogeiak. Berrogei egun daude inaute hondarretikAste Santura. Berrogei egunez eta berrogei gauez bota ahalean jardunda ekarri zuen AhalguztidunakZoperna Jenerala mundura. Biblian, hamaika da berrogei. Kopurua biribilduta, hala diote gurean ere: berrogei urte iraun zuen Francoren hankapealdiak eta beste berrogei ETA guztien jardunak. Orain jakinarazi digute, Gizarte Segurantza eta kartzela eskumenak Jaurlaritzari emanda, osorik beteko dutela Gernikako Estatutua. Berrogei urte pasa dira onartu zenetik.

Kartzelen eskumenak transferitzearena, beti iruditu zait, osasuna edo hezkuntza ez bezala, sobera gizarteratu gabeko gaia. Agian, babes sozialik zabalena izan duten presoak sakabanaketaren biktima izanik, susmoa dut kezka ez zela hainbeste EAEko kartzelak nork kudeatuko, ezpada gatazkari amaiera emanda, presoak kaleratzea hasieran eta, ezina ikusita, bertaratzea gero. Bihotzaren mintzoa, ez gestioarena.

Eta horregatik nago, eskatzailean baino, ematailean egon dela erantzuna. Galdetzekoa da: zergatik atzeratu da berrogei urte biblikoz espetxeen gaineko eskumena? Beldur ziren Moncloan euskal funtzionarioek ez ote zituzten euskal presoak (izan hauek politikoak zein sozialak)behar bezain zorrotz zainduko? Ala biolentzia instituzionalarekin bezala, monopoliotzat hartu izan dute kartzela barneko bizimoduaren kudeaketa? Alegia, eurek erabakitzea nor biziko den barruan Tejero, Roldan edo Urdangarin bezala eta nor labezamorro xatar baten maneran.

Zeren bestea, nor jaio den zulorako eta nor, egindakoak larriagoak izanda ere, paparra zabal libre ibiltzeko, kartzelen kudeaketan ez, Justizia potoloaren gain egon da beti. Eta hori ez da transferitzen. Eta egunen baten iritsiko balitz, ez dut ikusten klasismotik libreko irizpideekin banatuko litzatekeenik hemen ere. Ezta beste berrogei urte igarota ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.