Hedoi Etxarte
LARREPETIT

Eta memoriak artea jan zuen

2018ko otsailaren 17a
00:00
Entzun
Teiutzen ziren garai batean filosofoak eta artistak. Orduan politika hain zen intentsua arteaz zorrotz eztabaidatzen zutela. Garaian langileek irabazten zituzten iraultzetako batzuk. Eta gainera bazituzten euren aldamenean-edo Frida Kahlo eta John Coltrane.

Garaian, Adornok Brechti gogor egin zion Arturo Ui pertsonaian modu ez errealista batean eszenaratzeagatik faxismoa, adibidez. Gaizki-ulertu bat elikatzeagatik. Egunen batean ezagutuko du euskarak Fredric Jamesonek ordenatu zituen eztabaida horiek (Aesthetics and politics, Verso 1980). Zeren batzuetan irudi luke mundu hura ez dela guretzat existitu. Esaterako, Nafarroako mugimendu sozialetako hamaika eragilek musikari bat proposatu dutenean Vianako Printzea saria jasotzeko ez dakit zer egiten dugun printze izenezko sari batekin, ezta pertsona izena daraman sari batekin ere, halako sariak abolitu beharko lirateke artearen ikuspegi erreakzionario bat eguneratzen dutelako, kasurik onenean, kuoten sistemara jotzen dutelako. Aurrez Iruñeko Orfeoiak irabazi zuen saria, Maria Bayok, Pedro Iturraldek, Gonzalez Aciluk eta Ramon Andresek. Denok abestu ditugu Fermin Balentziaren 3-4 abesti, baina benetan egin al du musikaren ikuspegitik aurrekoen ekarpena? Eskertzekoa da jende xehearen aferei abestiak jarri izana, baina ez al da bere testuinguruan duina den zerbait sari hautagaitzaren bidez tokiz kanpo geratzen? Ez al da hau egungo ezkerraren ahuldadeetako baten sintoma? Alegia, ez duela agenda artistiko propiorik. Ez daukala eztabaidarik trap estiloaren inguruan. Ezta Euskadiko Nafarroako Bilboko orkestra sinfonikoen programazioaren inguruan ere. UPNk euskalkiez eta batuaz uste duena Mendebalde urruneko ezker muturreraino kutsatu delako.

Nahi nuke errepublika aritmetiko batean bizi: Sanferminetako txupinazoa nork bota eta urteko Nafarra nor izan errolda bidezko zozketaz hautatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.