Larrepetit

Eskandalua

Garazi Goia.
2011ko uztailaren 9a
00:00
Entzun
Asteazken gauean atera zen albistea:News of the World egunkariko kazetariek ikertzaile pribatu bati eskatu zioten2002. urtean hilda aurkitu zuten nerabe baten sakelako telefonoan utzitako mezuak hackeatzeko. Horrez gain, dirudienez Afganistanen hildako soldaduen senitartekoen telefonoak eta 2007an Londresen egindako eraso terroristatik bizirik atera zirenen telefonoak ere infiltratu zituzten egunkari horretako kazetariek.

Aspalditik zetorren kontua zen, duela bi urte atera ziren-eta argitara lehenengo susmoak; Nick Davies kazetariak idatzi zuen telefonoak hackeatzeko eskandalu batean sartuta zegoela komunikabide konpainia handi bat. Baina badirudi orduan Ruper Murdoch presidenteak sinatutako txeke batek egia isiltasunean hondoratu zuela. Polizia Metropolitanoak ere ikerketa hasi zuen, baina egun gutxiren buruan atzean ezer ez zegoela adierazi eta kasua itxi zuten.

Daviesek, ordea, ez zuen etsi, frogen bila jarraitu zuen bi urtean, gezurra desestaltzeko saio setatienean. Eta, ostegun arratsaldean, eskandaluak eztanda egin zuen. Murdochek publikoki onartu zuen egunkariko langile batzuk jarrera ez-etikoa izatearen errudun zirela eta igande honetako zenbakia izango dela News of the Worlden azken argitalpena. Britainia Handiko historian gehien saldu den egunkaria itxi egingo dute.

MurdochekBritainia Handiko prentsaren %40 bere gidaritzapean du, eta azken hilabeteetan, BSkyB telebista plataforma erosteko 8 bilioi liberako eskaintza egin du; bere agintea komunikabideetako monopolio bihurtuz doa. Pasatu berri den eskandaluaren itzalean, Gobernuaren esku dago orain operazio hori aurrera eramaten utzi edo ez erabakitzea. Horretaz gain, pluralismo mediatiko, estandar etiko eta poliziaren sinesgarritasunari buruz zer esana badu orain David Cameronek. Murdochen inperioaren aurka joateko atrebentziarik badu behintzat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.