Larrepetit

DSK

Hur Gorostiaga.
2011ko irailaren 16a
00:00
Entzun
Aitortu dezadan: New Yorkeko afera hasi bezain laster, Dominique Strauss-Kahn bortxaketaz erruduna dela uste izan dut, eta hala pensatzen dut oraino. Besterik da Estatu Batuak eta Eliseoa aukeraz baliatu izana, trabagarri bilakatua zen Nazioarteko Diru Funtseko (NDF) zuzendaria jokoz kanpo uzteko.

DSK Estatu Batuen urpeko ontzia dela behin baino gehiagotan gelditu da agerian. Bere kolaboratzaile hurbilak CIAko laguntzaileak direla azpimarratu izan dute hainbat hedabidek.

Israel eta Palestinaren arteko gatazkan ere, sionista sutsua izatea leporatu diote, alderdian Palestinaren alde egiten saiatu den oro baztertzen entseatu baita.

Alderdi sozialistaren hautagai eskuindarrena zen, NDFko zuzendaria, New Yorkeko afera gertatu artean. Baina atzoko laguna trabagarri gertatu zaienean, lehen ikusten ez zituzten narraskeriak plazara ateratzea erabaki dute. NDF mundu mailako moneta berri baten prestaketan ari omen zen, baina azken unean Estatu Batuek atzera egin eta trabagarri zitzaiena gainetik kentzea erabaki dute. Moneta berri horren sortzean, Libiak ere esku hartze zuzena izatekoa zuen. Libian gerla egiteko arrazoi bat gehiago...

Marrazoen munduan, edozein marrazo bilaka daiteke besteendako elikagai. Estatu Batuek ez zuten bestela jokatu Iraken edo Afganistanen, Sadam Hussein bazkatuz eta ondoren gordinik janez, baita Bin Ladenekin ere. Sarkozyk lezioa ongi ikasi duGaddaffi lagun mina zuenarekin.

Boteredunak ez dira zozoak. Badakite postu garrantzitsuetan ezartzen duten jendeak alde minberatsua behar duela, erabili ondoan errazago botatzeko. Christine Lagarde NDFko zuzendari izendatzean berdin jokatu dute. Frantziar ministro ohiak, Estatu Batuetako petrolio multinazionaleko kide garrantzitsuak, baduelako bere afera, Bernard Tapie enpresari polemikoari lotua.

Hein horietan ez baitago lagunik, Afrikako diru beltzarekin Sarkozyren inguruak Villepin eta Chiracen kontra jalgi berri duen Bourgi afera adibide bat gehiago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.