Bitartean

2010eko azaroaren 19a
00:00
Entzun
Matrail-hagina ateratzeak Popeye bihurtu eta ohean etzan nau. Busturian juxixoko hagine esaten diote. Nik iazko eta aurtengo esperientzien ostean: txapelketako hagina. Ohean egoteak bizkarra mintzen duen momentuan isiotu dut telebista, eta desinformazio kateak entzuteari ekin. Ordu pare bateko berrien ostean, masail handituak ere mina emateagatik barkatzeko eskatu dit: non bizi gara? Europako Batasuna krisia eragin eta ordaindu nahi ez dutenen txotxongiloa da. Inongo hauteskundeetara aurkezten ez den finantza merkatuak erabakitzen du estatu guztien politika ekonomikoa. Bakarra guztiontzat, Patakan: gehiengoari kendu eta gutxiengoari eman. Giza esplotazioaren onuradunek ekarritako etorkinak iraintzen dituzte behin eta berriz enpresari berberenhautagai politikoek. Enpresen lan kargak behera egin du, eta lanistripuek, gora. Alderdi biko sistema politikoan oposizioa beti da ezkertiarragoa gobernua baino, agintean dagoenean eskumako bihurtzeko baldintzarekin. PPk pentsioduneneskubideakaldarrikatzen ditu PSOE esku ikusezinari konfiantza transmititu beharraz dabilen bitartean. Obamak orain gogoratu du, agintaldi erdiko hauteskundeak galdu dituenean, Bushek aberatsei oparitutako zerga jaitsiera ezabatzea ahaztu zaiola. EAJk lan politiken amets zaharra ekarri du zaharren ametsak merkatzearen alde bozkatzearen truke. Rodolfok altxor kutxaren bat aurkitu du bere aurrekoen paperen artean. Rupi, Blanki, Bobi, Igor... tantaz tanta, orain hamar urteko kale aferengatik kartzelara. Malaga da paperontzi gehien erretzen den estatuko lurraldea, baina Alcorconen bezala, inor ez doa kartzelara.Are gutxiago, hamar urte beranduago.

Espero dut biharko, minikgabe, lanera joateko moduan egotea. Jasanezina baita gurezilborrei begira bizi garenbitartean egiten digutenaikustea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.