Goizalde Landabaso

Benetako maitasuna

2024ko abenduaren 3a
05:00
Entzun

Duela egun batzuk Ingalaterran eta Galesen eutanasiarako beste urrats garrantzitsu bat eman dute. Kim Leadbeater diputatuak bultzatutako lege proposamenak, hortaz, jarraituko du eta, gauzak ondo, datorren urtetik gora muturreko gaixotasuna duen pertsonak, legez, eskatu ahal izango du akabukoa. Keir Starmer lehen ministroak ere aldeko botoa eman zuen. Ez ezazu pentsa Britainia Handian oso atzeratuta daudenik eutanasia kontuetan; Espainiako estatuan 2021ean onartu zen, eta Frantziakoan, aldiz, ez dago erabat onarturik. Albiste hau oso ondo etorri zait amaitu berri dudan telesailerako: True Love. Ez dakit ikusi duzun. Komedia beltza da, britainiarra, eta antzezle nagusiak bi dira: Lindsay Duncan eta Clarke Peters. Zahartzaroan sarturik, hileta elizkizun batek batuko du, aspaldiko partez, lagun talde bat. Galdu berri duten lagunak utzi dien minak eta hamaika garagardok bultzatuta, promes egiten dute euretako norbait sufrimendu demaseko amaierara helduz gero hilko dutela. Eta, jakina, egiten dute. Sekulako momentua da hiltzeko laguntza eskatzen duen taldeko batek, pilula koktela hartu ostean laguntzaileei esaten dienean: «Tira, ba hiltzen hasi naiz».

Pentsa ezazu, irakurle maitea: eutanasia onartu barik, lagun batek eskatuko balizu sufrimendua amaitzea, zuk, zer egingo zenuke? Horixe da Lindsay Duncan eta Clarke Petersen buruhauste nagusia. Zilegi da? Delitu da? Umore beltzez zipriztindua, britainiar telesail bikain horietakoa da, aparteko antzezleekin. Bizi testamentua sinatzera joan nintzenean bezalako sentsazioa utzi dit amaierak: zure buruak argi dauka zer; zure urdailak, baina, txilin bueltak egiten ditu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.