Denbora luze daramat ideia batekin buruan: mundua tentelek dute hartuta. Horrekin ez dut esan nahi boterea dutenak tentelak direnik. Munduarekiko dugun begirada erabat tentelduta dagoela eta oso partziala dela diot. Barkatuko didazue nire hipotesia horrela botatzea. Ea lortzen dudan horren alde pare bat argumentu garatzea.
XIX. mendean jasotako informazio kontraesankorrak izan dira gizakiaren ergeltasunaren susmoa sortu didatenak. Gure espezieak aurrera egin duela dirudi. Zientzia mailan emandako aurrerapausoak ukaezinak dira: ordenagailuak diren taulak, satelite artifizialak, konbergenteak diren gailu nanoteknologikoak... Baina ez gara gai izan munduarekin era orekatu batean antolatzeko. Lurra zulatzen, kutsatzen eta txikitzen dugun bitartean, animalia azkarrenak garela esanez definitzen dugu geure burua liburuetan. Ez nau harritzen hori horrela gertatzeak. Izan ere, Francis Bacon-ek —zientzia modernoaren aitak— zientzialariak ikertzeko, natura menperatu, eta begirada barruraino sartu —penetratu— behar zitzaiola zioen. Ezkontza kastua ere erabili zuen metafora moduan zientzialaria eta naturaren arteko harremana azaltzeko. XVII. mendean Bacon eta bere lagunek, zientziaren metodologia definitzerakoan, emakumeek eta hauek sortutako ahozko jakinduria zientzietatik at utzi zuten. Botere kontu bat zen eta izaten jarraitzen du. Ezkontzan, penetrazioaneta menperatzean oinarritutako ezagutza eredu honek norantz bakarreko bidea du. Bide horretan ez ditugu ez emakumeak, ez lesbianak, ez gorputz arrazializatuak ikusiko. Horregatik dabeharrezkoa jakinduria matxinatuak sortzea, mundu ereduezberdinak oinarritzat dituzten begirada ez bortxatzaileak. Betidanik egon dira harremanak, sexua eta norantzak beste era batera kudeatu nahi izan dituzten gorputzak.
Larrepetit
Begirada okerrak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu