Idoia Etxeberria.
Larrepetit

Artea

2013ko ekainaren 6a
00:00
Entzun
Zer da artea? Zer da artea?
Artea. Artea. Artea. Artea. Artea.
Edertasuna? Probokazioa?
Lana? Bokazioa?
Inspirazioa?
Artea.
Zer da artea?
Posible da esatea?
Ez dakizula, artean?
Artea. Artea. Arteaaaa.
Honezkero pentsatzen ari zara:
Ordaindu egin dizute hau idaztea?
Artea. Artea. Artea. Artea. Artea.
Artea ulertu egin behar da?
Sentitu? Bizi? Erosi?
Pentsatu? Egosi?
Artea. Artea.
Zer da ba artea?
Gauzak artez egitea?
Komunikazioa? Emozioa?
Esperimentazioa?
Ar-tea, art-ea.
Ea ba, ea:
Ideia onen katea?
Irudimenerako atea?
Aspertutakoen trantzea?
Artea. Artea. Artea.
Konplizitatea?
Konplikatzea?
Zenbaitzuen arabera artea
berritasuna da, askatasuna.
Artea bizitza da, ekintza.
Artea, artea, artea. Artea.
Produktua ala jarduera?
Mundua ikusteko era?
Zer den artea. Artea.
Teknika eta jakintza?
Kritika eta iraultza?
Kaosa ordenatzea?
Ordena haustea?
Hau gure artean:
Existitzen du arteak?
Noiz arte da artea?
Noraino, artea?
Noren ustez?
Gizartea?
Artea.
Intentzioa al da?
Jolasa, kasualitatea?
Haritza. Pagoa. Artea.
Zer da artea? Zer ez da?
Artea. Artea. Artea. Artea.
Gurea, guztiona da artea?
Zergatik da inportantea?
Artea. Artea. Artea.
Eta esango banizu
hau artea dela?
Gero arte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.