Larrepetit

Antzerki-mundua

2011ko ekainaren 8a
00:00
Entzun
Nola kontatu dezakezu zure biografia, Alemaniako aireportu batera heldu zineneko agiri batekin hasten denean? Zure istorio pribatua adopzioaren negozio globalaren istorio zabalago batean kokatzen da. Zer gertatzen da luzaroan izena onartu ez zaion Afganistango gerratik soldaduak etxera bueltatzen (ez) direnean? Finantza krisiak zein istorio pertsonal ditu? Fondo magikoetan biderkatzen edo desagertzen da dirutza. Hiru pertsona nagusitik batek zaintza intentsiboa eskatzen duen gaixotasun bat dauka. Nola eragiten du eguneroko bizitzan aita edo ama etxera bizitzera badatorkizu?

Goikoa ez da azken egunetako albistegietan entzundakoen zerrenda. Azken boladan ikusitako antzerki lanetan landutako gaien eta luzatutako galderen bilduma egiten ari naiz. Biografia pertsonalen harira muntatutako lanak denak. Joera bat nabari da, oso interesgarria iruditzen zaidana. Agerikoa da badirela hainbat eta hainbat antzerki talde 60ko hamarkadan «antzerki dokumentala» deitutakoari definizio berria ematen saiatzen ari direnak. Irakurri dut Realitiy Trend (errealitaterako joera) esaten diotela errealitatearen eta fikzioaren bitartean kokatzen den antzerki mota honi. Sormen lanerako materialen artean egunkariko artikuluak, artxiboak, lekukoen testigantzak edota benetako protagonistekin egindako elkarrizketak erabiltzen dituzte. Taula gainean aurkezten diren aktore ez-profesionalei aditu izena ematen diete. Agian, Shakespeareren edoTschechowen testu batekin tartekatuko eta komentatuko dute dena.

Antzerki lan horiek errealitatearen zatiekin eraikitzen dituzte gaur egungo fenomenoen ereduak. Antzokia espazio utopiko bihurtzen da, eztabaidarako plaza, loturak egiteko eta konexioasentitzeko gunea. Munduaantzoki erraldoia dela esan da. Desafio erakargarria da antzokietara munduaren pusketak eramatea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.