Asteazkenetik bihar arte,45. 000 biztanleko hirixkan miloi bat pasa jende bost egunez. Bost gau eta egun, gehiegikeriaz beteak, jakinadenez.
Ostiral eta larunbat gauakez dira gomendagarri, Baionako karriketan ibiltzea ere zailaegiten baita eta jendea arrunt pitotzen baita. Euskalgiroa den ostatuetan itzulibat egitea merezi du,hala ere.
Baina bestetara etortzekotan, Karrikaldira, Baionako ikastolek antolatzen duten gunera joatea ezinbestekoa da, Baionako festak Euskal Herrian iragaten direla sentiarazteko une bakarretariko bat izanen baita, aurten gazteek antolatu dituzten ekitaldi alternatiboez gain. ModerneTrinketeko pilota txapelketakere ikuskizun ederra eskaintzen du, eta biharko finalapilotazaleendako gustagarri izanen da.
Egokiena, egunean zehar itzuliño baten egitea. Haurrekin heldu denarendako Leon erregearen gortearen desfilea ikusteko parada izaten da eta erregearen iratzartzea.
Leon erregea, errepublika omen den honetan? Herriko etxeari so egin besterik ez dago, nola auzapezaren gidaritza aitak semeari utzi zion, erregeen dinastiarik hoberenetan bezala. Hala ere, tamalgarria Leon erregearen iratzartzea haurrekin frantses hutsez egitea oraino. Hain zaila ote 12 arte kontatzea euskaraz? Are lotsagarriagoa gaurko Leonen iratzartzea, Baionan kokaturik dauden frantses militar paraxutisten koronel uniformatuarekin batera eginen baita. Militar bat balkoian eta herri bat berari so eta txaloka... garai bateko irudi eta amesgaiztoa.
Beraz, ez dakit sekula Baionako bestetara jin ez denari jiteko gomendioa egin behar ote zaion. Ezagutzen dituenak,aldiz, ez ditu huts eginen. Udaz gozatu eta bakantzetan goxatu, iraileko patarrari sasoiz aurre egiteko.
Larrepetit
Ai, Leon, Leon
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu