Goizalde Landabaso

2025

2024ko abenduaren 31
05:00
Entzun

Gosaria prestatzen ari naizen bitartean albisteak jarri ditut. Irudi jasa demasekoa da: genozidioa, erasoak nonahi, politikarien solas-jolasa... Errealitatea da, baina edozein filmeko gidoi perfektua litzateke. Etxeko pantailetan ikusten dugu errealitatea eta irrealitatea, batzuetan, bata bestearen ostean. Norbera da horren denaren jasotzailea, eta hain zuzen ere, jasotzailea dute jomuga errealitatean eta irrealitatean.

Zelan bereizi zer den egia garaiotan? Zelan jakin zer den jazoera eta zer sormen lana?

Errealitateak elikatzen du sormen lana. Gu gara hartzaileak, beraz: pantailatik, irrati aparailuetatik, edota liburuetatik hartzen ditugun sormen lan horien elementu ezinbestekoak. Guretzat egiten dituzte: film eta telesailak, albisteak, literatur lanak... Gauza garrantzitsu bat geratzen da gure esku: zer den erreala eta zer fikzioa sinestea. Eta hori gauza latza da, gero; are gehiago, dena posible izan daitekeen sasoiotan. Gure baitako nartzisistarentzat bazka ezin hobea da, eta distantzia fisiko eta emozionalaren arabera, arazo bilakatu liteke. Querer (maitatzea) telesaila, esaterako, bertoko zuzendari batek egina da, berton grabatua, bertoko antzezleak... Ni edo zu izan gintezkeen sormen lan horren inspirazio, gure bizitzak konta ditzakete... Ala, bizitza berdinegiak ditugu, arazo berdinegiak, min berdinegiak?

Lagun batek esan dit iazko azken zutabea ilunegia gelditu zitzaidala. Beraz, aurton, argitasuna opa nahi dizut errealitatea eta fikzioa bereizteko. Argitasuna, apaltasunez munduak begiratzeko. Eta argitasuna, distantzia fisiko eta emozionala ondo neurtzeko. Bestelakoan; osasuna, zirkulu on bat, poesia eta musika asko. 2025 on!

Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.