Anjel Lertxundi.
Hitz beste

Lanbroa

2012ko azaroaren 20a
00:00
Entzun
Laurogeiren bat urteren bueltan ibiliko den agure bat banketxeko mostradorean. Ez baitu ondo entzuten, usteko du mostradorearen beste aldeko neskak ere entzumen kaskarra daukala, ozenki ari baitzaio, lokalean gauden guztiok bere arazoaz jabetzeko moduan. Agurea lokal txiki baten jabe da, hilero berrehun euro ordaintzen zizkioten alokairuarengatik, horri esker berdintzen zuen hila, oso pentsio txikia baitu, eta emaztea, gaixo. Faktura baten kobrantza atzeratzea eskatzen ari zaio neskari, hilabeteak baitira ez diotela alokairua ordaindu. Guk entzun ez dugun zerbait esan dio bulegariak. Sorbalden mugimenduarengatik, berak ezin duela ezer egin. Agureak ez dio nonbait ondo entzun eta bere arazoa esplikatzen hasi zaio berriro, ahots gero eta kraskatuagoaz. Han geunden bezeroek hasieran eszena irribarrez hartu badugu ere, pixkana-pixkana deserosotasuna barreiatzen hasi da lokalean, itsasaldetik datorren lanbroa bezala…
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.