Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Lagunabarrean

2016ko otsailaren 16a
00:00
Entzun
Ilunabarra. Stendhalentzat, lanpararen argia piztera behartzen zaituen argiaren eta ilunpearen arteko instant nagi hori, bidenabarrean iritsia. Liparrak misterioa du. Baina baita indefinizioa ere: inguratzen zaituen errealitateak ez du isla jakinik, lausoa du existentzia.

Ez da gau, eguna ez da ahitu. Lanak bukatu berri, lagunak «Oiñatiko euskeria» hartu du eta lanpara piztu du. Orri pasa hasi da, denbora pasa dabil. Sostean, begiak kriskitinka iltzatu zaizkio lagunabarrean hitzean: lagunabarrean jantzi, bizi eta ibiltzea esaten omen zaio besteen moduan jantzi, bizi eta ibiltzeari. Ez nabarmentzeari alegia. Diskrezioan bizitzeari. «Lagunabarrean bizi izan da, lagunabarrean joan da». Lagunak Orotarikoa begiratu du: gente gisa definitzen du lagunabar. Edo vulgo. Izan daiteke masa ere. Jende artean beste lagun bat gehiago da lagunabarra.

Ilunabarra, bidenabarra, lagunabarra... Hiztegiko abaroan gordetako hitzabar diskretuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.