Santiago Arrospide kartzelan sartu eta Luis Barcenasi alfonbra gorria jarri kaleraino. Presoen aldeko manifestazioaren ondoren presoen abokatuak atxilotu. Orain, legea bete beharraren aitzakia hauspotu, antzestu beharra baitago demokrata itxura; geroxeago, legea manipulatu biktimak manipulatzeko.
«Ez zakitek ezta disimulatzen ere!». Laguna oker dago: ez dute disimulatzeko asmorik, aitzitik baizik. Ageri-agerian utzi nahi dute bata bestearen ondorioak direla eta ez kointzidentziak. Nahita dira zarpail baldarrak, apropos manipulatzen dute justizia, kontzientzia osoz egiten diote iseka ordenamendu juridikoari. Nork agintzen duen garbi uzteko eta ez biktimen ondran. Berdin zaizkie biktimak, beren ingurukoak bezala berengandik oso urruti daudenak ere. Hauteskundeak hurbil, inkestetekin zurbil gelditutakoan hasi dira ondoen dakitena egiten: maniobratzen.
Lotsarik ez duenak ez dauka lotsa falta disimulatzen ibili beharrik.
HITZ BESTE
Kromoak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu