Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Kontsolamendua

2017ko urtarrilaren 19a
00:00
Entzun
Aforismo asmatu berri baten arabera, «gero eta botere gehiago, orduan eta segurtasun gutxiago». Boteretsuak badaki etsaiez inguratuta dagoela, badaki bere inguruko lausengarien artean dagoela traizionatuko duen Judas, bere aulkia berotu nahi duen ipurtestua. Boteretsua ere halaxe egon zen itzalean, une egokiaren zain, bere aurrekoa noiz eroriko. René Goscinnyk, Asterix edo Lucky Luke komiki ezagunen gidoilariak —komikia izango da gidoilariei merezitako garrantzia ematen dien arte bakarra—, Iznogud izeneko pertsonaia asmatu zuen: «visirraren tokian visirra» izan nahi duen pertsonaia iluna da Iznogud, ezti-ele ipurtzuria bezain azpijale satorra, zimarkuari zimarku dabilena visirraren lekuan noiz jarriko.

Orain artekoak aski ez, eta bihartik hasita ad nauseam emango dituzte Trumpen inbestidurako irudiak. Goragaleari eusteko, entreteni gaitezen Iznoguden bila haren jarraitzaile kartsuenen artean. Zerbaitekin kontsolatu beharra dago...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.