Anjel Lertxundi.
Hitz beste

Konplize

2013ko apirilaren 18a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Demagun Cospedalek ez dakiela zer izan zen nazismoa: oso litzateke larria halako karguak dituen pertsona batek ez ezagutzea mundua betirako markatu zuen historia. Demagun Cospedalek oso ondo dakiela zer izan zen nazismoa: are larriagoa litzateke, eskrupulu moralaren falta totala adieraziko bailuke escrache-a praktikatzen dutenei nazi deitzeak. Transmititzen duen itxura: berdin zaiola arre zein iso, bere interesen defentsan.

Baina edozein baldin bada nazia, edozer bada nazismoa; zernahi baldin bada apartheid-a, ezein gertaera bihurtzen badugu holokausto, bere benetako neurria kentzen diogu gaizkiari. Gaizkia arruntzeak, ordea, nazismoaren, apartheid-aren, holokaustoaren konplize bihurtzen gaitu: gaizkia arruntuz, esaten ari garena da nazismoa, apartheid-a edo holokaustoa ez zirela hainbesterainokoak izan.

Nazismoa-eta ahotan alferrik hartzeak bihur gaitzake, ez uste dugun bezain zeharka, izugarrikeria haien apologista.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.