Maialen Akizu.

«Zurekin gaude» esan

2024ko maiatzaren 14a
05:00
Entzun

Estibalizen, Amaren Etxea izeneko taberna dagoela leitu dut. Arabako zaindariaren santutegiaren parte da eta Eukaristiako Ahizpa Erromesak, mojak dira tabernariak; salda, garagardoa edo kroketa errazioa aterako dizutenak.

Nik neuk ez dut mojarik ezagutzen baina iruditeria ezaguna dute: gozoak dira, ahulak, zerbitzariak, inauterietako mozorro sexualizatuak. Iruditegiari azala eta mamia eman diote Itsaso Manias Muñoz eta Jone Arrazola Maiztegik Oñatiko emakume-mojak: izaera, bizimodua eta ekarpena ikuste feministatik lanean. Nola dauden galdetu, zein den euren egunerokoa, fededuna eta feminista izatea bateraezinak ote diren, elizaren boterea galtzeak zer suposatzen dien. Oñatiko hiru kongregaziotako kideak elkarrizketatu dituzte, eta jendarte frankistaz, moja-hautuaz, kapitalismoaz, zaintza-ereduaz, sexu abusuez eta abarrez galdetu. Merezi du irakurtzea. Anitza da mojen komunitatea, baina argi diote ez dutela miraririk egiten. Otoitzaren bidez batez ere lagundu nahi diete pertsonei; parte-hartzaileetako batek dioen bezala, behar duenari «zurekin gaude» esan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.