maialen akizu 34 172x172

Zuk non

2024ko maiatzaren 1a
05:00
Entzun

Ba omen zen XVIII. mendeko Italian Bernardino Ramazzini izeneko mediku bat. Arraro fama omen zuen Ramazzinik. Kontsultara joaten zenari ez zion galdetzen non zuen min, noiztik, izan al zuen sukarrik, botalarririk, orbanik. Ramazzinik ez zion tentsioa hartzen gaixoari, ez zuen pisatzen eta ez zion makilatxoa aho-gingilera sartzen. Hasteko, beti egiten zuen galdera bera: zuk zertan egiten duzu lan? Bere esperientzian ikusitakoarekin lan osasunaren lehen tratatutzat hartua idatzi zuen. Berrogeita hamar lanbide baino gehiagotako ohiko gaixotasunak deskribatu zituen: liho, kalamu eta zetaren artean ibiltzen zenak arnasa aparatuan izango zituen zailtasunak; tailerreko emakumeek hezurretako mina; gehiegi aberastutakoek bihotzekoa; lantokian eguzkirik, atsedenik, leiho eta lagunik ez zuenak bizi-itxaropen laburra. Laneko oinazeei aurre egiteko Ramazzinik esne epela, bioleta tisana eta endibia-zukua gomendatzen zituen. Italiako mediku arraro hark ez dakit zer pentsatuko lukeen gaur egungoa ikusita. Bere ordez, zure minsor, poz eta zimur, nik galdetuko dizut: zuk zertan egiten duzu lan?

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.