maialen akizu 34 172x172

Zortzigarrena

2024ko urtarrilaren 20a
05:00
Entzun

Zortzigarrena. Joder. Beste bat. Ostia. Urtea hasi denetik Euskal Herrian zortzi behargin hil dira, aste honetan bertan, sei egunetan lau. Ostegunean Errenterian aldamio batetik erorita, asteazkenean Cadreitan garraiolari bat, eta astelehenean Arriben. Ez dira kontatzen motelago edo hain agerian hiltzen direnak. Eta egia esango dizuet: atzo goizean gaurko zutabea lan heriotzen inguruan egin nuen. Zazpigarrena jarri nion izenburua, zazpia zenbaki mistikoa delako, eta idazten dugun apur honetatik desio, sinetsi eta aldarrikatu nahi izan nuen kontagailua zazpian gelditzea. Arratsaldean erredakziotik deitu zidaten, Urizaharreko langilearen heriotzaren berri emateko. Zazpigarrena ez da azkena izan, eta zazpiaren metaforak gaurko zentzua eta grazia biak galdu zituen. Zazpi zenbakiarekin egindako antzerako jolasa egiten hasi nintzen zortziarekin, baina zortzia infinituarekin besterik ez nuen lotzen, eta akabo ba, literatura egin nahian errealitatea barreka. Lanak ez gaitu hiltzen, diruak krisiak sortzen ez dituen moduan. Soldataren truk galdu dezagula denbora bakarrik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.