maialen akizu 34 172x172

Zoragarri

2025eko urtarrilaren 12a
05:00
Entzun

Niri ere kosta egiten zait besteek nitaz zer pentsatuko duten ez pentsatzea. Besteek nitaz pentsatzen dutena, berez, nik nitaz pentsatzen dudan zerbait dela jakin arren, zer pentsatzen duzu nitaz? Kosta egiten zait nire lorpenak zoriaren, mirarien, sorginkeriaren baten araberakoak ez direnik sinestea. Aste honetako Ur handitan saioan inpostorearen sindromea izan zuten hizpide. Ez zait terminoa bereziki gustatzen, baina balio digula uste dut, eta nahikoa horrekin. Programa ikusten ari nintzela gogoratu nintzen zenbat harritu ninduen Nuria Bendicho idazle kataluniarrari egindako elkarrizketa batek. Terres mortes izeneko lehen eleberria argitaratu zuen 2021ean, 25 urte zituen, eta elkarrizketa atsegin batean lasai mintzo zen bere lanaz, paparrik puztu gabe baina txikigarririk erabili gabe, seguru, ertzak bilatuz aitzakiak bainoago. «Bai, badakit, de puta madre idazten dut» esaten ari zen, baina elegante eta egoki. Bere irudiak indarra ematen dit. Imajinatu inoiz zure lanari buruz zerbait esan eta erantzutea: «Bai, badakit, zoragarri egiten dut».

Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.