maialen akizu 34 172x172

Zizta

2025eko urtarrilaren 7a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Urte hasiera honetan Europako Batasuneko hauteskunde seinalatuak Alemaniakoak dira, eta Alemania izango da Trumpen agintaldi berriaren neurgailuetako bat. Trumpen eskuin eskuak, Elon Muskek, babes osoa eskaini dio Alemaniako alderdi ultraeskuindarrari; babesa, dirua eta algoritmoa. «AfDk soilik salba dezake Alemania», dio Muskek bere sare sozialean, eta horretarako dago bera; ez Alemania bakarrik, Erresuma Batua ere salbatzeko prest dago. Musk Erresuma Batuko lehen ministro Starmerren dimisioa hauspotzen ari da, eta atzo bertan, halaxe galdetu zuen sare sozialetik: «Amerikak Britainia Handiko herria askatu beharko luke bere gobernu tiranikotik: bai ala ez?». Nik begiratu nuenean, baiezkoak ziren botoen %61.

Sare sozialen logika honek badu Berlinen modan jartzen ari diren Botox bar delakoekin antzik. Taberna hauetan, tragoa hartzera joan, eta botoxa injektatzen dizute. Begira ze eskuzabalak. Kafe bat eskatu, eta zizta; garagardoa, eta zizta. Eta pixkanaka, tragorik gabe, zizta; eta pixkanaka, ziztarik gabe, barrura. Barrura sartzen digute, baina alde batera goaz.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.