maialen akizu 34 172x172

Zirriborro

2024ko azaroaren 2a
05:00
Entzun

Zirriborro hitza asko gustatzen zait. Zirriborro. Ez dut bere etimologiarik topatu, eta nire barruko soziolinguistikaren iritzira, fonetika izan daiteke kontzeptu honen erroa. Zirriborro. Belarrira xuxurlatzeko moduko hitza iruditzen zait zirriborro: egingo dugu zirriborro bat? Maite Mutuberriaren ilustrazioetako zomorro hanka bakoren bati jar dakioke zirriborro izena, edo izan daiteke gin-tonicka, mostoa, ura eskatu nahi ez duenak eskatzeko moduko edari bat: zirriborro bat mesedez. Bai, izotzarekin. Adimen artifiziala deitu diogun horrek ez daki zirriborrorikegiten. Edo bai. Galdetu egin diot badaezpada. «Egidazu zirriborro bat». Eta erantzun egin dit: «Jakina, lagunduko dizut! Zer-nolako zirriborro bat nahi duzu zehazki? Marrazki mota, gai edo estilo jakin bat buruan al duzu?». «Egidazu zirriborro bat zirriborroen inguruan». «Oso ideia polita da! Hona hemen nola irudika nezakeen zirriborroen gaia zirriborro baten bidez: irudikatu genezake artistaren mahai gainean marrazki eta zirriborro sorta bat eta…». Ez dut segi. Aspertu egin nau. Baina nire kulpa da: zirriborroak ez dira erakusteko egiten. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.